Kolore bakarreko nekazaritza, auzitan
Argazki erakusketa bat atondu dute Gernika-Lumoko Astra kulturgunean, monolaborantza intentsiboaren ondorioez gogoeta egiteko: Kolonbiako ahuakate landaketei eta Busturialdeko eukalipto basoei egindako irudiak daude ikusgai.